XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zen gorriekilakoa; eta bizkitartean orok errespetatzen zuten eta ohoratzen.

Bazakiten bazuketela, baginukela orok, gutien ustean, haren beharra.

Hartakotz uzten zion gobernamenduak bere aitzindaritasuna, soldado aintzindari guziez goragokoa.

Bertze guziak haren azpiko ziren.

Oro hari zauden; zer gerta ere, hura zuten ezarria, gerlako minixtroaren lagun bezala, eta kasik minixtroa baino gorago, Frantziako armada guzien buruzagi.

Minixterioa berritzearekin, gerlako minixtroa kanbiaturik ere, hura etzuten kanbiatzen; beti han uzten zuten bere kargu hartan.

Horra non bet-betan hil izan den; batzuek diotenaz, zaldiz zoalarik apoplekzia kolpe batek hatzeman du; bertzen arabera, uste gabean zalditik erori da eta burua arraildu zaio.

Ez dugu oraino garbitasun osorik, baizik ere, zorigaitzez egia dena, hil dela jeneral gaizoa, aldixartu-eta zenbeit orenik barnean.

Azken berria: pentze batean gaindi omen zoan bere seme batekin; biak zaldiz.

Seme haren arabera, jeneralak bere zaldiaren gainetik zerbeit ikusi duke lurrean.

Zer ote zen hobeki ikusteko, buruz beheiti etzan da edo bederen makurtu.

Hainbertzenarekin zaldiak burua oldarrean altxatu; kaska bat eman dio zaldiak gainekoari belarrean.

Durduzatua erori da, trunko bat bezala, zalditik.